Jaurenava’s Weblog

Just another WordPress.com weblog

Ukimena

Bideo honetan ikus dezakegu, ukimena nolakotasun ukigarrien gaineko informazioa ematen duen zentzumena dela eta errezepzio-organoa larruazala dela.

 

 

 Ukimena objetuen ezaugarriak autematen laguntzen duen zentzumena da, baita ere presioa, tenperatura, gogortasuna, eta hainbat gauza gehiago. Gizakiaren zentzumenen artean  oinarrizkoena da. Ukimena azalean dago kokaturik, hau errezeptore gehien dituen organoa da eta bera transformatu egiten ditu estimulu desberdin guztiak, gero  burmuina interpretatzen dituena.

                                                        

                                                        

 

Azala gorputz osoa babesten duen ehuna da, sendoa eta malgua. Gugan gutxi gora behera  2 metro karratu okupatzen ditu eta bere lodiera 0,5 mm eta 4 mm artean dago. Bere pisua esan dezakegu 5 kg-koa dela.

Biologia 3 geruza desberdintzen ditu:

  • epidermisa
  • dermisa
  • hipodermisa

 

 

 Ona hemen ukimena estimulatzeko hainbat material eta ariketa:

MATERIALA: Hauek hauteman ahal izateko ukimen-ezaugarrien bat izan behar dute; neurria, trinkotasuna, forma, ehundura, materiala, pisua, tenperatura eta mina. Objetu horien neurriak eta pisuak egokiak izan behar dute haurraren posibilitateentzat, itxura erakargarria( kolorea, diseinua) eta erabiltzeko errazak behar dute izan.

Adibidez: – Oihalezko peluxeak.

                    – Txintxirrinak: plaztikozkoak, egurrezkoak…

                    – Belaki gogorreko panpinak.

                    – Goma biguneko panpinak.

                   – Habia dorreak

                   – etab.

JARDUERAK EDO ARIKETAK:

Adibidez: – Hainbat ehundurarekin egindako tapiz bat jarriko dugu lurrean: hezitzailea haurrarekin ibiliko da gainean, biak oinutsik, ekintza hitzarekin lagunduz.                                                                                                                                                                        – Papera zimurtu. Haurrari hainbat paper-mota eman (zeta, zelofana, egunkari-papera, …), zimur ditzan. Hezitzaileak ekintzaren eta hitzaren bidez estimulatuko du.

 

Informazio iturria bideo bera, www.wikipedia.com eta gure apunteak dira.

diciembre 15, 2008 Posted by | Uncategorized | , , , , , , , | Deja un comentario