Jaurenava’s Weblog

Just another WordPress.com weblog

Estimulazioa

Gai honi buruzko azken ekarpena estimulazioari buruz egingo dugu. Estimulazioa 5 zatitan banatuta dago adinaren edo hobeto esanda haurrak dituzten hilabeen arabera.

 Hemengo ariketa edo jarduera hauek bi mugimen-alderdiren garapenaren arabera sailkaturik daude: Mugimen larriaren eta mugimen xehearen arabera.

0TIK 6 HILABETERAKO MUGIMEN-ESTIMULAZIOA.

– Erabiliko den materiala: txintxirrinak, kuxinak, manta, trapuzko pilota…

– Mugimen larriko ariketa: haurrari, besotan hartuta, burua tentetzeko jarrera estimulatu hitzez eta keinuz.

– Mugimen  xeheko ariketa: haurra sehaskan dagoela, hatz bat bere eskuaren barrua jarri, «hel»diezaion.

6TIK 12HILABETERAKO ESTIMULAZIO MOTORRA.

– Erabiliko den materiala: peluxe handiak, belakiak, kortxoak, egurrezko kuboak…

– Mugimen larriko ariketa: haurra ahuspez utzi gelaren alde batean eta beste aldetik deitu eta animatu arrastaka gu gauden lekuratz etor dadin.

– Mugimen xeheko ariketa: haurra hezitzailearen belaunetan eserita dago mahai baten aurrean, eta bertan ogi-papurrak daude. Hezitzaileak, ekintzaren eta hitzaren bidez, pintza xehea ego goikoa eginez, har ditzan bultzatuko du.

MUGIMEN-ESTIMULAZIOA 12TIK18 HILABETERA.

– Erabiliko den materiala: puxikak, eskorgak, haur-autoak, gurdiak…

– Mugimen larriko ariketak: hezitzaileak, keinuen eta ekintzaren bidez haurra estimulatuz, hainbat distantzia ibilaraziko dio.

– Mugimen xeheko ariketak: haurra gainazal lau baten aurrean eserita jarri eta bere aurrean dagoen ahokadura-joko baten pieza biribilak ahokatzera gonbidatuko du hezitzaileak.

ESTIMULAZIO MOTORRA 18TIK 24 HILABETERA.

– Erabiliko den materiala: saskiak, ipuin liburuak, tanta-kontagailuak…

– Mugimen larriko ariketak: hezitzaileak eskutik helduko dio haurrari, eta gelan zehar saltoka mugitzera gonbidatuko dio.

– Mugimen xeheko ariketak: haurra lurrean eseriko da pilotaz eta estresaren aurkako obketuz betetako kaxa baten aurrean. Hezitzaileak materiala stutu eta maneiatzeari ekingo dio, haurra imita dezan gonbidatuz.

MUGIMEN-ESTIMULAZIOA 24TIK 36 HILABETERA.

– Erabiliko den materiala: fitxak, harriak, zintak, puzzleak, maskorrak…

– Mugimen larriko arketak: keinuaren eta hitzaren bidez, gelan zehar kokoriko ibiltzera bultzatuko du hezitzaileak haurra.

– Mugimen xeheko ariketak: haurra mahaian eserita dagoela, hezitzaileak ahokatzeko sei piezako sorta bat emango dio, bere kasa edo laguntzarekin maneia eta ahoka ditzan.

 

Eta etapa guztien ariketa bi gutxienez ikusita orain bideo honetan ikus dezakegu esloka bateko estimulazio klase bat:

 

 

Informazio iturria klaseko liburua, hau da, apunteak eta bideoa bera izan dira.

febrero 22, 2009 Posted by | Uncategorized | , , , , , , | Deja un comentario